Xabierko gaztelua eta haren historia
espace
Erdi Aroko gaztelua
Erdi Aroko erlijio artea

Xabierren mundua mjavier
Argazkiak ilustracion bidaiak
webs
idatzi iezaguzu
espace
Xabierko gaztelua

Ezaugarri geografikoak
espace
Xabierko gaztelua Nafarroako erdialdearen ekialdean dago, Aragoiko mugan, eta izen bereko ibaiaren ondoan. Gazteluaren kokalekuak oso ezaugarri geografiko eta estrategiko bereziak ditu, toki honi betidanik garrantzia eman diotenak.
Xabierko dorre nagusitik bistatzen den paisaia askotarikoa da:
- Iparraldean, Leireko mendia dago, beldurgarria, harri-gailurrak gaineko dituela, hegazti harraparien bizileku. Mendi magala, berriz, basoak hartua da: ameztiak, pinudiak eta bai, alderdirik ospelenetan, pagadiak ere. Leireko mendia oztopo eta itxiera naturala da Nafarroako Mendialdearen eta Erdialdearen artean, hau da, Zaraitzu eta Erronkari bezalako Pirinio-haranen eta Zangozatik aurrerako lurralde zabal emankorren artean.
- Hego aldera, landa eta alor zabalak ikusten dira, Aragoi ibairantz poliki jaisten ari. Ibai honek Pirinioa du sorleku eta Pirinioko ibarretako elurretatik hartzen du ura: Canfranc, Hecho, Ansó eta Erronkari.
- Mendebal aldera, Izko mendia dago, eta urrutian, Elomendi eta Itzaga. Eremu honetan artadiak eta hariztiak tartekatzen dira labore alorrekin eta beste lehorreko alor batzuekin. Haizetoki gogorra da (matacabras eta cierzo dira haize nagusiak) eta maiz izaten dira lainoa eta lantxurda.
- Ekialdean, gaztelua jotzen duela, Aragoiko muga dago: Undues Lerdakoa, Uncastillo, Navardún inguruko lurrak, iraganeko hainbat gerra eta gatazkaren gertalekua.

 
mapa
ampliarNafarroa. Iturria: Gizarte-Zientziak, Geografia 3, DBH, Anaya, Madril 2003
espace
espace
espace

espace
Ezaugarri estrategikoak

Xabier, anitz arrazoirengatik, toki estrategikoa izan da beti:
- Pirinioko ibarren eta Nafarroako Erdialdearen eta Erriberaren arteko lotunean dago.
- Erronkariarren ardibidea bertatik pasatzen da; hemendik eramaten zituzten erronkariarrek beren saldoak Bardeetara, negua ematera.
- 1223z geroztik Nafarroa eta Aragoiko erresumen arteko muga izan zen.
- Aragoi ibaiak, gazteluaren ondoan, aterabide ematen zion - Pirinioko zur eta egurrari, ibaian behera almadiak osatuz eramaten baitziren.
- Santiago Bidean dago.
- Antzinaroko erromatar galtzada pasatzen zen bertatik.
- Hegazti migratzaileen pausalekua da.

  espace
espace
espace
espace
espace
Gazteluaren historia

1217ko agiri batean aipatzen da gaztelua lehenbiziko aldiz, nahiz eta badaitekeen gaztelua lehenagokoa izatea, X. mendearen bukaerakoa edo XI.aren hasierakoa.
Jatorrian, gaztelu hau segur aski begirale dorre soila izango zen, eta ondoren baizik ez zen gaztelu bihurtu, defentsa sistema korapilatsu batez hornitua.
Hasierako dorre horren inguruan (San Migel dorrea) Xabierko jaunek hainbat eraikin eta eremu sortu zituzten erdi aro guztian:
- Jauregi Zaharra, gazteluko jaunen bizilekua.
- Unduesko dorrea, ekialdean, gezi-leihoz eta matakanez hornitua, defendatzeko.
- Beste aldean, Kristoren dorrea eraiki zen, barrenean gazteluko kapera daukana.
- Gaztelua iparraldetik ixten zuela, eraikin bat ardandegi, bihitegi eta aziendarentzako ukuilutzat erabiltzen zen.
- XV. mende bukaeran, Juan de Jaso gaztelu-jaun zela, Jauregi Berria eraiki zen, Kristoren dorrearen ondoan. Alde honetako gela batean jaio zen gure Santua.
Nafarroa Gaztelako koroari erantsi ondoren (1512), Frantziskoren anaiek, Juanek eta Migelek, Nafarroako monarkia berrezartzeko saioan parte hartu zuten 1516an. Matxinada horrek huts egin zuelarik, Cisneros kardinalak matxinatuen gotorleku guztiak barreiatzeko agindu zuen, haien artean Xabierko gaztelua.
Gotorlekua babesten zuten kanpo harresiak lurreratu ziren, dorreak moztu, arroilak berdindu, matakanak kendu, eta gezi leihoak bozatu.
Horrela defentsa elementurik gabe, lehengo gaztelua etxe handi bihurtu zen.
Frantzisko lurreratze horren lekuko izan zen. 10 urte zituen.

 

Castillo
ampliarXabierko gaztelua
espace
Xabierko gazteluaren defentsak
Erdi Aroaren bukaera aldera, gazteluek defentsa sistema korapilatsua zuten, honako elementu nagusiez osatua:
- Dorreak, almenak, matakanak eta gezi-leihoak.
- Eraikinen inguruko barne harresi bat.
- Kanpoaldeko beste harresi bat, arroila batez babestua, Jauregi Zaharraren eta Unduesko dorrearen artean.
- Lau ate: lehenbizikoa kanpoko harresian, altxatzekoa; bigarrena barrengo harresian, eta zubi altxagarritzat erabiltzen zen; hirugarrenak gazteluko patiora ematen zuen; eta laugarrenak Jauregi Zaharrera.
espace
espace
Jaurerria

Xabierko jaurerria gure santuaren amaldeko familiarena zen. Bertan jaio zen, 1464. urtean haren ama Maria Azpilkuetakoa, leinu horren oinordekoa. Maria hori Juan de Jasorekin ezkondu zelarik, aurrerakoan berak hartu zuen Xabierko, Azpilkuetako eta Idozingo Jaunaren titulua.
Jaurerriak honako ondasunak zituen:
- Gaztelua
- Xabierko herria
- 10 km2 baino zabalagoko lurraldea
Gaztelu-jabeen herentziek eta erospenek ondasun asko erantsi zizkioten hasierako ondareari, eta familiak toki gailena hartu zuen Nafarroako nobleen artean
Jaurerri baten jabe eta aitoren seme baitziren, jasotarrek hainbat eskubide eta pribilejio zituzten, esaterako:
- Jaunaren agindupeko lurrak lantzen zituzten nekazariei petxa eta zergak kobratzen zizkieten.
- Eliza parrokialaren jabe eta zaindari ziren.
Tasa bat kobratzen zieten Erriberara bidean edo handik bueltan zetozen Erronkariko artaldeei.
- Tasa bat kobratzen ere zieten Aragoitik zura eramaten zuten almadiei.
- Justizia partitzen zuten.
- Errota baten eta gatz-larrain batzuen jabe ziren.
Juan de Jaso hil ondoren, Santuaren anaiek parte hartu zuten inbasoreen kontrako matxinadan eta ondorioz familiaren ondarea arriskua handian egon zen. Matxinada horiek huts egin zutelarik, bi anaiek Karlos I. Espainiakoak eskainitako barkamena onartu, eta hura Nafarroako errege aitorturik, lehengo ondasun eta jabetzak berreskuratu zituzten.

 
Señorio de Javier
ampliarXabierko jaurerria
espace
Artaldeak Xabierren
Artaldeak eta gazta ziren ekonomiaren oinarria. Artaldeek gazteluko lurraldea zeharkatzen zuten Bardeara bidean, larre-alda egitera, eta sari bat pagatu behar zuten jaten zuten belarraren aldera: bildots bat eta bost sos. Baina kontrabandoan pasatzen baziren, gorderik alegia, orduan harrapatuz gero bost arditik bat kentzen zieten.

espace
espace
espace
Arte interesa

1892an hasi ziren gaztelua zaharberritzeko lanak, Villahermosako XV. dukesak aginduta. Angel Goikoetxea arkitektoari eman zitzaion gazteluari lehengo itxura eta antzinako distira berriz emateko ardura.
1952an bigarren zaharberritu bat egin zitzaion, aita Rekondo zuzendari. Arroilak eta kanpoaldeko harresiak azaleratu zituen.
Gazteluak erdi aroko ezaugarriak ditu. Bi atek eta bi zubi altxagarrik gazteluko portada nagusira eramaten gaituzte, XV. mende bukaerako arku ojibal batez osatua. Haren goialdean hiru armarri ageri dira: erdian Xabierko herriarena eta alde bietan Jasotarrena eta Azpilkuetarena.
Arma patioan barrena, Kristoren kaperara eramaten duen eskailera biribil batera iristen gara. Kristoren kapera gazteluko tokirik zirraragarriena da. XV. mendearen bukaerako pintura dekorazioa du, herioaren dantza gai nagusi duena.
Kristo gurutziltzatua, kaperako burualde zirkularrean esekita, estilo gotikokoa da, paretetako pinturen garai berekoa. Kondairak dioenez, Kristo honek odolezko izerdia bota zuen Frantzisko hil zenean.
Gazteluan, bestalde, aipagarriak dira sala handia delakoa, lehengo famili egonlekua; kapilauen sala, gaur museotzat erabilia, eta tradizioak dioenez santuarena zen gela.
Gazteluko eremuak gaur egun arte objektuak erakusteko erabiltzen dira. Aipagarria da santuaren eskuizkribu bilduma.
Gazteluaren ondoan basilika bat eraiki zen, arestian aipatu arkitektoak egina, 1901ean inauguratua. Bertako arku eta gangetan erdi aroko arte estiloak irudikatzen dira.
Anuntziazioko eliza parrokiala gaztelutik bereiz dago; XVIII. mendearen hasieran eraiki zen, erdi aroko beste baten gainean. Bertan Amabirjina eta Jesus haurraren zurlandu erromaniko bat dago eta San Frantzisko Xabierkoa bataiatu zuten pontea.

 
Exterior de la basilica
ampliarXabierko gazteluaren basilikako kanpoaldea
espace
Interior de la basílica
ampliarXabierko gazteluaren basilikako barrenaldea
espace
espace
Erdi Aroko gaztelua

Gaztelua, hasiera-hasieratik feudoen erdigunea izan zen erdi aroan: bilauek eta jopuek, arriskua sortzen zenean, aterpe hartzen zuten tokia. Gorune batean egoten zen, edo ibai bateko uhartetxo batean edo feudoko gunerik estrategikoenean.
Nobleen bizitza, gazteluetan, aspergarria zen. Gazteluko jaunak ehiza egiten zuen eta, ahal zuen guztietan, gerra. Izan ere, nobleek gerra zuten bizibide: auzokoei egiten zieten, edo beren goragoko jaunaren edo erregeren kanpaina batean. Horrez gain bere jaurerria gobernatu eta nekazarien jarduera ekonomikoak zuzentzen zituen. Nekazariek uztaren parte bat eta bere aziendaren ume berrietako batzuk ematen zizkioten.
Gerrarik ez zela, erregeak eta nobleek torneoak antolatzen zituzten.
Emakumeak brodatzen aritzen ziren, eta etxe barreneko bizitzari kasu egiten.

Cristo gótico
ampliarXabierko kaperako Kristo gotikoa
espace
Almadía
ampliarAlmadiak
Almadiak
Urtez urte almadieroek beren basoetako zura jaisten zuten Aragoi ibaiaren uretan behera. Ebrora iritsi eta Zaragozaraino segitzen zuten edo, batzuetan, Mediterraneoraino. Zura eta egurra garraiatzeko modu hau aspaldi-aspalditik erabili da eta oraintsu arte iraun du. Santuaren egunetan almadiak gaztelu ondotik pasatzen ziren Aragoi ibaian barrena eta Xabierko jaunak eskubidea zuen, bide-zortzat, almadiako enbor bat kobratzeko, gazteluaren ondoko uharkari egiten zioten kaltearen ordainetan.
espace
espace
Erdi Aroko erlijio artea

Santiago Bidean barrena Erdi aroko kultur eta arte korronte europar nagusiak iritsi zitzaizkigun, hasi landako eliza erromaniko xumeetatik eta Hirietako katedral handietaraino.
Xabierrek haurtzaroan eta gaztaroan Nafarroan eta Europan ezagutu zituen monumentu eta arte lanetatik, batzuk estilo erromanikokoak ziren eta beste batzuk gotikoak, berriagoak, baina denak Erdi Arokoak.
Erromanikoa gizarte feudalaren artea izan bazen eta monasterioa gizarte hartako erlijio eraikin garrantzitsuena, gotikoa Beranteko Erdi Aroko gizartearen artea izan zen eta katedrala gizarte hartako eraikinik esanguratsuena.
Erromanikoko puntu erdiko arkuaren eta kanoi formako gangaren ordez, gero eta korapilatuagoko arku ojibalak eta gurutzadurako gangak etorri ziren.
Erromanikoko horma lodi astuna aienatu eta beirate gotikoak agertzen dira, hartarako kanpoaldeko kontrahormak erabiltzen ziren. Xabierrek parisko katedralen handiostasuna begiesteko aukera izan zuen eta leiho eta arrosaleihoetako beirateen koloreen aurrean miraz gelditu zen.
Eliza barrenaldeetan ere gotikoak beste nobedade batzuk ekarri zituen: Pantokrator beldurgarriaren irudiaren ordez, Kristo gurutziltzatu humanoago eta onberago baten irudia azaltzen da eta Erromanikoko amabirjina hieratikoaren ordez amabirjina irribartsu bat agertzen da.

espace
Virgen con niño
ampliarAmabirjina eta Jesus haurra
Anuntziazioko eliza parrokiala
espace
espace
espace
Jarduerak
1. Nafarroako mapa batean koka itzazu Ezaugarri geografikoak atalean ageri diren elementu
geografikoak.
2. Javieradak zure herri edo hiritik Xabierko gazteluraino egiten duen bidea marraztu, ibilbideko herriak markatuz.
3. Konpara ezazu Xabierko Kristoa Kristo erromaniko batekin eta esan zein diren bien arteko dife- rentziak.
4. Anuntziazioko elizan Amabirjina eta Jesus haurraren zurlandu erromaniko bat dago. Esango al diguzu amabirjina erromaniko batek zer ezaugarri dituen?
5. Xabierko basilikako kanpoaldearen argazkian, esan zein elementu arkitektonikok gogorarazten duten estilo erromanikoa eta zeintzuek estilo gotikoa.
El mundo de San Francisco Javier mjavier
Argazkiak ilustracion bidaiak
webs
idatzi iezaguzu
final