 |
XV eta XVI. mendeetako kultura eta arte mugimenduari deritza Errenazimentu, zeinak Grezia eta Erromako kultura zaharraren modak berpiztu zituen.
Errenazimentuak gizona jartzen du unibertsoaren erdian. Erdi Aroan kultura oso teozentrikoa izan zen, eta Jainkoa zuen erdigune. Horregatik teologia zen ikasketarik inportanteena. Errenazimentuan, berriz, kultura antropozentrikoa da, gizona hartzen baitu bere arretaren erdigunetzat.
Mugimendu hau Italian sortu zen XV. mendean eta handik Europa osora zabaldu XVI.ean. Bertan hartzen dute hasiera gure gaurko gizarteen ezaugarri askok.
Errenazimentuko artistek proportzioan eta orekan bilatu zuten edertasuna, marrazkiaren fintasunean eta kolorearen aberastasunean, Grezia-Errometako arte klasikoaren aginduen arabera.
Errenazimentuko artearen ezaugarriak:
- Arte edertasuna alderdi guztietan bilatzea.
- Pinturan, sakontasunaren efektua lortzea perspektibaren legeak aplikatuz paisaia eta eraikinen irudikapenean, Erdi Aroan ez bezala, orduko hondo doratuak lauak izaten baitziren.
- Eskulturan giza gorputzaren edertasunari antz ematen zaio eta, Grezia arte klasikoaren ildotik, oso maiz irudikatzen da biluztasuna, honetan ere Erdi Aroan ez bezala.
- Arkitekturan, proportzioa, oreka eta simetria bilatzen dira. Forma klasikoek berriro hartzen dute indar, eta bai ordena doriko, joniko eta konrintioak ere.
|
 |
 |