Laugarren bidaia:
Txinara (1552)
espace
Ingurune fisikoa Txinan
Konfuzianismoa

Xabierren mundua mjavier
Argazkiak ilustracion bidaiak
webs
idatzi iezaguzu
espace
Goara itzuli

1511ko azaroan Frantzisko Xabierkoa Japon utzi eta Indiara urez itzultzeko abiatu zen. Bidaia horretan zenbait egunetako pausua hartu zuen Txinako Santzian uhartetxoan. Bertan Santa Cruz ontzia aurkitu zuen ainguratuta, bere lagun Diego Pereira portuges merkatari aberatsarena.
Malakara iritsi zenean karta asko zituen zain; haietako bat Inazio Loiolakoarena, aditzera ematen ziona Jesusen Konpainiako Ekialdeko Probintzial izendatu zutela. Xabier, berri hori jasorik, Indiarako bideari berriz lotu eta 1552ko otsailean iritsi zen Goara. Alegrantzia handiarekin hartu zuen Goako jendeak, gehienek Japonen hil edo desagertu zela uste baitzuten.
Txinan predikatzeko buruzpidea Goara iritsi orduko erne zitzaion Xabierri; Xabierrek, izan ere, uste zuen hori ezinbesteko aurre-pausoa zela Japon kristautuko bazuen. Japonesek errespetu handia baitziotenTxinari. Xabierrek, bada, inperio hartara bidaia bat antolatzea erabaki zuen. Honela zioen bere karta batean: "... Txinara joateko esperantzan naiz, hortik mesede ederra hartuko baitu nere ustez Jainkoaren zerbitzuak; izan ere, japonesek jakiten dutenean txinarrek Jainkoaren legea onartu dutela, fitetzago galduko dute sekta horiei dieten fedea."
espace

 
De Malaca a Sancian
ampliarMalakatik Santzianera
espace
espace
espace
Txinara bidean

Xabierrek Goako erregeordea konbentzitu zuen Txinara portuges enbaxada ofiziala bidaltzeko, hori beste modurik ez baitzegoen ontzi portuges bat Txinako portu batean sartu ahal izateko. 1552ko apirilaren 17an atera zen enbaxada Goatik. Xabier Aita Santuaren mandatari eta Ekialderako Nuntzio Apostoliko zihoan. Diego Pereira, berriz, Portugalgo erregeren enbaxadore.
Malakara ailegatzean, hiria izurriak hartuta aurkitu zuten eta gaizkituei kasu egiteko geratu behar izan zuten Xabierrekin bide egindako pasajeroetatik, adibidez, hogeita hamasei hil ziren.
Ekainaren erdialdean, Diego Pereira iritsi zen, Santa Cruz ontzia piper-hautsez kargatuta zekarrela. Dena prest zegoen Txina aldera abiatzeko.
Baina denak kale egin zuen. Alvaro de Ataide gotorlekuko kapitaina, erregek "capitâo do mar" izendatua, bekaiztu zen Pereirari emandako mailaz eta agindu zien bere Kapitaniako soldaduei Xabierren ontzia mugi-ezintzeko, lema, masta, lema eta belak kenduta.
Negoziazio askoren buruan, lortu zuten noizbaitere ontziko aparailuak berrezartzea. Ataidek uztailaren 17an eman zien baimena portutik ateratzeko, baina ez Portugalen enbaxada ofizialaren gisan. Esan bezala, horrek ia erabat ezintzen zuen Txinan sartzea. Eta Singapurko portutik aterata irailean jo zuten uhartea gehiagoko oztoporik gabe.
Santua hiru hilabetez egon zen uhartetik atera ezinik. Merkatari txinatarrek ez zuten eraman nahi, zigor gogorren pean debeku zelako atzerritarrak Txinan sartzea. Azkenik, Kantongo merkatari batek baietza eman zion berrehun kruzaten truke bere hirira eramateko. Espedizioaren arriskua eta segurantzia falta ikusita, bere lagun eta lankiderik onenek ere alde egin zioten batak bestearen ondotik.
espace

  espace
espace
espace
Xabierren heriotza

Itsasoratzeko zain zegoela, birikamin latz batek jo zuen Xabier. Bular guztia hartu zion eta sukar handia eta ahulezi latza sortu. Hainbat odol-hutsaldi egin zioten baina ez zuten askorik arindu. Azaroaren 21ean, meza esaten ari zela, alditxartu zen. Sukarrak gora egin eta goragalea eta larrimin handia eman zion. Aldizka konortea galtzen du eta aldizka eldarnioa hasten zaio.
Azkenik, Frantzisko Xabierkoa hil da Santziango hondartzako etxola pobre batean, Antonio bere adiskide txinatarra lagun bakar duela. Mila bostehun eta berrogeita hamabigarren urteko abenduaren hiruan zen, egunsentian. 46 urte zituen.
espace

 
Pintura china que representa la muerte  de Francisco Javier
ampliarFrantzisko Xabierkoaren heriotza irudikatzen duen Txinako pintura
espace
espace
espace
Hiletak eta ehorztea

Hil eta biharamunean uhartean bertan ehortzi zuten. Gorpua karez estali eta zurezko kutxa batean sartu zuten. Handik bi hilabetera, Indiara eramateko, hilobitik atera eta usteldu gaberik aurkitu zuten gorputza. 1553ko martxoaren 22an ailegatu zen gorputza Malakara. Zenbait egunez jendaurrean ikusgai egon ondoren, berriz ehortzi zuten Jesusen Konpainiako Santa María del Monte delako elizan.
1553ko ekainean Inaziok idatzi zion Xabierri Europara itzul dadila eskatzeko. Izan ere, 1554ra arte ez zen Europara ailegatu Xabier hil zelako berria.
Goatik behin eta berriz eskatu zuten gorputza, eta 1553ko abenduan Xabierren zerraldoa Indiarantz atera zen itsasontzi batean.
Goan milaka jendek parte hartu zuten haren hiletetan eta ehortzaldian. Handik denbora batera, gorputza oraindik usteldu gabea zela, hiri horretako Bom Jesus delako elizara aldatu zuten eta han dago gaur ere mausoleo zoragarri batean.
espace

 
Tumba primitiva de Francisco Javier en el interior de la iglesia de Sancian
ampliarXabierren lehenbiziko hilobia, Santziango elizaren barrenean
espace
espace
espace
Ingurune fisikoa Txinan

Klima epelek bi hemisferioetako 30º eta 60º paraleloen artekoak, ez dute ezagutzen tropikoetako bero jarraitua ez eta latitude altuetako hotz etengabea ere. Horregatik deritze klima epel. Bi barietate nagusi dituzte:
- Kontinenteetako mendebalde fatxadetako klima, mediterraniarra deitua.
- Kontinenteetako ekialde fatxadetako klima, Txina erakoa deitua.

Txina erako klima, ipar hemisferioan, Estatu Batuetako hego-ekialdean, Txinako erdialdean eta hegoaldean eta Japonen zati handi batean aurkitzen da, eta hego hemisferioan Uruguayen eta Argentinako Pampa hezean, hegoaldeko Afrikan eta Australiako Hego-ekialdean.
Kontuan hartu Txinako hegoaldea dagoen latitude berean beste toki batzuetan desertua egoten dela (Sahara iparraldea eta Arabia).
Uda beroa eta hezea da eta negua eztia eta euritsua. Neguko euriak, Mediterraneoan bezala, Mendebal-
detikako beheraguneek ekartzen dituzte, Yang-tse ibaiaren bidean barrena Japoneraino iristen direnak.
Kontinentearen eraginagatik, udan bero latzeko egunak izaten dira eta neguan, berriz, hotzaldi gogorrak.

Txinako landaretza
Txinako landaretzak espezie tropikalak eta espezie epelak izaten ditu batera. Banbuak, palmondoak eta erramu antzeko zuhaixkak (magnoliak, kameliak, te zuhaixkak) eta eremu epeleko koniferoak (pinuak, izeiak). Baso misto hau Mediterraneokoa baino hagitzez sarriagoa eta azkarragoa da, ez baitu, hark bezala, lehorraldi luze baten eragina nozitzen.
espace

espace
Santzian
Santzian, gaur egun Shangchuan, uhartetxo malkartsu eta jendegabea da, Txinako kostatik 10 kilometrora. Bertan agintarien isilik biltzen ziren merkatari portugesak eta txinoak salerospenak egiteko. Hondartzan, abarrez eta lastoz eraikitako etxola saila zegoen, portugesei uhartean zeuden bitartean aterpe emateko. Etxola haietako batean hilko zen Xabier.
Shangchuanera joateko itsasbidea Tanshiango hiritik ateratzen zen, Kantonetik bi ordu eta erdira.
Capilla del Bom Jesus en Goa
ampliarSantziango hondartza. Hemen hil zen San Frantzisko Xabier 1552ko abenduaren 3an
espace
espace
espace
espace
Konfuzianismoa

Konfuzio (K. a. 551-479) Txinako moral tradizionalaren aita da: arbasoen errespetua, obedientzia, eginbeharra, eta abar. Haren dotrinak azaltzen duenez, goreneko ongia ez da plazera, bertutea baizik. Eta harainoko bidea norbere burua eskolatzea da. Eskolatzeari, hortaz, izugarrizko garrantzia ematen dio: gobernu on baten lehenbiziko eginbeharra da eskola zabaltzea.
Konfuzianismoak berekin dakar letratu edo mandarin direlakoak gizartean gailentzea, gizon ikasiek gobernatzea, horiek gai baitira Konfuziok gobernu gaiei buruz emandako arauen esangura ulertu eta eztabaidatzeko. Horiek izanen dira handik harako mendeetan gobernuko kargu ardurakoak hartuko dituztenak. Nekazari eskolagabez osatutako herri hartan, mandarinek hartzen zituzten erabaki guztiak: zergak finkatu, justizia partitu, erretenak, uharkak eta ureztatze sistemak zaindu, eta abar. Konfuziok herria eskolatu beharra predikatzen zuen, baina Txinako idazkera ideografikoak, zeinean ideia bakoitza zeinu batez irudikatzen den, 5.000 zeinu baino gehiago ikastea eskatzen du irakurri edo idatzi ahal izateko. Ikasbide hori oso da luzea eta nekea eta familia aberatsek soilik berdin dezakete horren kostua. Hortaz, gorengo gizarte taldeek hotsematen zuten beti gizartea, haiek baitziren diruaren eta eskolaren jabe bakarrak.
Konfuzianismoaren beste ideia funtsezko bat gurasoenganako obedientzia da, eginbehar sakratutzat hartua, eta arbasoen gurtzapena ere bai. Emakumea erabat dago gizonezkoaren mende. Familia, beraz, gizarteko oinarrizko zelula da.
Estatu paternalista bat, jakintsuek gidatua, betebehar sakratu batzuek lotutako familia bat, tradizioaren errespetua, gizalegea izaeraren oinarrizko ezaugarritzat, denak dira Txinako historiaren eta gizakiaren ezaugarri gakoak eta denak Konfuziok duela 2.500 urte bere herriari utzitako ondare dira. Konfuzioren hitzak, bere ikasleek maitasunez bilduak, ia bere hartantxe iraun zuen XX. mendeko iraultzak sortu arte, goitik behera aldatu baitzuten mendez eta mendez batere kanbiorik izan ez zuen herri hura.
espace

  espace
espace
espace
Jarduerak
1. Esplika ezazu zergatik joan nahi zuen Xabierrek Txinara eta zer zailtasun izan zituen hartarako.
2. Deskriba ezazu zer eguraldi egingo zuen Santziango uhartean Xabier hil zenean, kontuan harturik uhartea geografikoki non dagoen.
3. Mapa mutu batean marka itzazu Txina moduko klima duten eskualdeak.
4. Oroitzen al zara zein ziren klima kontinentalen ezaugarriak eta haien faktoreak?
5. Xabier 46 urte zituela hil zen. Iker ezazu zein ziren XVI. mendean jendearen hiltze kausa nagusiak eta iker ezazu zer aurrerapen izan ziren aurreko mendeen alderako.
6. Zer gaitzek hil zuen San Frantzisko Xabierkoa? Gaur egun zer medikamenturen bidez sendatzen da gaitz hori?
El mundo de San Francisco Javier mjavier
Argazkiak ilustracion bidaiak
webs
idatzi iezaguzu
final