Hitz-ondoa: Xabier gaur
Xabierren mundua mjavier
Argazkiak ilustracion bidaiak
webs
idatzi iezaguzu
espace
Santu unibertsala

Frantzisko Xabierkoaren bizitzak eragin latza izan zuen bere garaiko Elizan eta gizartean. Oraindik bizirik zela, Xabierren kartak bururen buru zabaldu ziren Europan barrena. Jesuitek aita santuen eta erregeen geletaraino, ikastetxe eta unibertsitate guztietaraino eraman zituzten eta ausarki erabiltzen ziren edozein elizatako predikuetan ere.
Denboraren joanean Santuaren irudia are handiagotu eta sendoagotu zen. Ekialde osoan hil orduko hasi zen hedatzen santu fama. 1619an beato egin zuten. 1622ko martxoaren 12an Gregorio VI.a Aita Santuak santutu zuen, beste hiru espainol (San Ignazio Loiolakoa, Santa Teresa de Jesús eta San Isidro Labrador) eta Italiano batekin batera (San Felipe Neri). Haiek izan ziren Erreforma katolikoaren eta Barrokoaren santuak.
San Ignazio eta San Frantzisko Xabier izan ziren Jesusen Konpainiak bere irudia oinarritzeko hartu zituen bi zutabeak, bi ereduak, beste santu eta beato asko bazituen ere.
San Frantzisko Xabier da santurik ezagunena eta ikertuena. 3.000 artikulu, lan eta liburu baino gehiago argitaratu dira haren pertsonaren gainean. Beraren gaineko edo berarekin lotutako liburuak mila baino gehiago dira.
San Frantzisko Xabierrek piztu zituen fama eta debozioa arte lanetan ere gauzatu ziren. Hasi Zurbarán, Murillo, Gregorio Fernández, Martínez Montañés, Goya,edo Van Dyck bezalako pintore edo eskultore jenialetatik, harik eta herri-artista xumeetaraino, denek hartu zuten gure santua beren koadro eta irudietako gaitzat, grabatuak eta estanpak ahaztu gabe. Irudikapen horiek guztiak enkarguzko lanak izaten ziren eta haren eragina zenbatekoa eta norainokoa zen adierazten dute, boteregune handietatik zoko galduetaraino.
San Frantzisko Xabierrek zenbateko ospea izan zuen beste gertaera batek erakusten digu: Aro Modernoko santu guztietan berak bakarrak lortu zuen deitura bat eta toki-izen bat, Xabier, izen propio bihurtzea. Xabier imitatu nahiagatik izan zen hori: jendeak haren izen osoa erabiltzen zuen ponte-izentzat. Frantzisko Xabierkoa Frantzisko Xabier bihurtu zen mundu osoan eta makina bat hizkuntzatan.
espace

espace
espace
Misioetako patroia

XVI. mendeaz geroztik Eliza Katolikoak gogo sendoa hartu zuen Kristautasuna Europaz landara zabaltzeko, mundu berria aurkituz zihoazen neurrian, benetan unibertsala bihurtzeko.
Horregatik misioak sortzea bultzatu zuen eta Amerika, Asia eta Afrikara misiolariak bidaltzea. Xabier haien guztien eredu izan zen. 1748an Aita Santuak Ekialdeko patroi izendatu zuen.
1927an Pio XI.ak misio katoliko guztietako patroi izendatu zuen eta 1952an Pio XII.ak Turismoko patroi.
Haren ohorezko katedralak eta elizak, hasi India eta Japonetik Hego Amerika eta Kanadaraino aurkitzen dira, eta bai ikastetxeak eta denetariko insitituzioak ere.
espace

espace
espace
Nafarroako patroia

1622an Erresumako Diputazioak Nafarroako patroi izendatu zuen eta halaxe berretsi zuten gorteek ere 1624an.
San Frantzisko Xabier nortasun ikur izanen da aurerrantzean Nafarroa eta Nafarrentzat. Milaka nafarrek eraman dute eta eramaten dute haren izena, gure herrian maizenik ematen dena baita.
1985ean Foru Lege batek Nafarroako Egun bihurtu zuen Santuaren festa liturgikoa. Hori zela bide, Nafarroako Parlamentuak, Legearen hitzaurrean, honela zioen: "Xabierrek inork ez bezala irudikatzen ditu kezka intelektual eta humano bizia, aiurri eskuzabal eta abenturazalea, lurreko zokorik izkutuenak ere agerira ekartzeko ahaleginik barkatu ez zuen gizona. San Frantzisko Xabierkoak munduari erakutsi zion Nafarroako seme bat nola izan daitekeen kultura guztietara irekia, eta nola gaur ere kontinente guztietan herri anitzetako gizataldeek oroimenean daukaten."
espace

espace
Argazkiak: José Luis valenciano Plaza
espace
Javierada

Xabierko gaztelua 1892an eraberritu eta haren irudiaren ohorezko santutegi bihurtu zelarik, eta komunikazioak eta garraiobideak izugarri handitu izanaren ondorioz, Xabier lehen mailako gune espirituala bihurtu da XX. mende osoan zehar.
Javierada delakoa da debozio horren urteroko agerkari nagusia: Nafarroako alde guztietatik Xabierko gazteluraino oinez egiten den pelegrinazioa alegia. Oinezaldiaren errematetzat, gurutze bidea egiten da otoitzez Zangozatik Xabierrerainoko azken zortzi kilometroetan eta atari zabaleko meza ospatzen da gazteluaren aurrean. Martxoko bi asteburutan egiten da; lehenbizikoa 4tik 12ra bitartean, Graziako bederatziurrenarekin batera.
espace

espace
espace
Jarduerak
1. Idatziz jaso ezazu zure herritik edo hiritik Javierada egiten duen norbaiten lekukotza eta iruzkin pertsonala egin.
2. Lerro batzuk idatzi liburu honetatik arreta gehien erakarri dizun alderdiaren gainean.
El mundo de San Francisco Javier mjavier
Argazkiak ilustracion bidaiak
webs
idatzi iezaguzu
final